XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

ZURI ZEURI Esku artean daukazun hau euskaldunzaharren alfabetatze arloan egindako hainbat eta hainbat saioren emaitza dozu.

Beste lan batzuren emaitza izanik ere, berezitasun nagusi bat (eta txikiago ugari) daukana da, hau da, bakarkako metodo edo ikasbidea izatearena.

Hainbat pertsonak, bere lanagatik edo bestelako arrazoiren bategatik, ezin dozue euskaltegira joan alfabetatze-saioak egitera.

Hori horrela, honelako alfabetatugaientzat prestatu da ikasbide hau, bakoitzak bere kontura eta bere erritmoan alfabetatze-bideen aurrera egiteko.

Nahiz eta orientabide batzuk emon ikasbidearen nondik-norakoaz, zeure eskuan izango dozu egunean edota astean zenbat denbora emon, zein ariketa egin eta egin ala ez egin erabakitzea bero ere.

Liburuska hauen zeregina zure ikasbidea aurrera eroatea eta laguntzea da, ez besterik.

Hirurehun ordutarako lana bideratu nahi izan dogu, alfabetatzearen lehenengo maila osatuz.

Eskaintzen jotzun materialak liburuska 30 ditu, hiru sailetan banatuta: 1-10, 11-20 eta 21-30 eta multzo bakoitzak liburuska osagarri bat dauka azalpen eta ariketaz osatua.

Liburuska honeen osagarriak diran zinta batzuk ere eukiko dozuz, ikasbideko entzungaiak bilduz.

Ikasbide hau, ongi dago, bizkaieraz berba egiten dauen euskaldunzaharrentzat burutu da, bizkaieratik hasi eta baturako pausuak emateko.

Horregatik, liburuska erdietan, 1etik 15era, bizkaiera erabiltzen da eta lantzen.

Hortik aurrera, baturanzko bidea jorratzen hasten da.

Ikasbide hau probetxugarria izango jatzulakuan, aurrera egiteko animatzen zaitugu, honekin urratzen dogun bide berriari ekinez.